viernes, 28 de diciembre de 2012

Mapa kontzeptuala

lauhilekoan zehar IKTen inguruko hainbat gairen inguruan aritu gara, baina argi geratu da horiek denak elkarrekiko lotura handia dutela. Hona hemen, ideiak batzen dituen mapa kontzeptuala: http://cmapspublic.ihmc.us/rid=1L9NK8HY9-1F3CW78-1SSB/Orokorra.cmap

jueves, 27 de diciembre de 2012

LANKIDETZA IKASKUNTZA

Lauhileko honetan lankidentza errazten duten  herramienten inguruan ere aritu gara, eta hauek hobekiago sakontzeko klasekideen artean lana banatu eta guztion artean web 2.0ko baliabideak ezagutzeari ekin genion. Hona hemen gure taldeari egokitutakoa. Lana txosten moduan egin dugu, informazioa zabalagoa izan zedin lortzeko, baina hala ere power-point bat ere egin dugu, informazio hori klasearen aurrean azaltzerako garaian errazagoa izaeko ea entzuleak ere gusturago egoteko. Lanean zehar "pantallazoak" erabili ditugula ikusiko duzue, modu honetan azalpenak egitea errazagoa dela pentsatuz.

Hemen duzue beraz, guk eginiko lana:

Alde batetik, egindako txostena, azaldu beharrekoa modu zabalean esplikatuz. Kasu honetan, guri markatzaile sozialak azaltzea egoki zitzaigun.



Open publication - Free publishing - More ikt

Eta bestetik, power-pointa, ahoz azaldu beharrez gero errazagoa izateko, eta interesa pizteko.


domingo, 16 de diciembre de 2012

LURRETIK UNIBERTSORA!

Lehen lauhileko honetan, Hot Potatoes programa erabiliz, hezteko objetu digital bat egin dugu. Gure objektu digital hau erabiliz, ikasleek ikasteko aukera bikain dutela uste dugu eta gainera modu entretenigarri eta aberasgarri batean ikasiko dute.

Honekin aurrera egiteko, irakaslearentzako gida ere egin dugu, irakasleak nola lanegin jakin aahal izateko.

Hona hemen bi lan hauen dokumentuak:





Open publication - Free publishing - More ikt

Hemen guk sorturiko ariketa batzuk, Hot Potatosekin eginak.


https://www.dropbox.com/s/bn1yesouuimbqbb/HOT%20POTATOES.zip

lunes, 8 de octubre de 2012

Ekintza berritzailea


Zergaitik da ekintza berritzailea IKTen erabilera arlo curricular ezberdinetan?

Garai batean, IKTak ez zeuden eskoletan erabilgarri, aldiz, gaur egun teknologien garapenarekin batera, eskoletan ere aurrerapausu nabarmena eman da. Ariketen oinarria berdina izan arren, horiek egiteko moduan eta lantzeko metodologian erabateko aldaketa eman baita. Hots, metodologiak jasan duen aldaketa sakon honek ekarri du ekintza berritzaile hau. Gainera, lan egiteko modu honek ikasleak gehiago motibatu eta klaseak dinamikoagoak izatea ekarri du.

ANALIZATU: Zer da berrikuntza gela? Nola planifikatzen da IR-IK prozesua IKTekin? 

Aurrez esan dugunarekin lotuta, egungo ikasgeletan berrikuntza argi bat eman da, non, teknologiak pil-pilean jartzeaz gain irakaslearen rolak ere erabateko aldaketa pairatu duen. Hain zuzen, irakasleak rol aktibo bat izatetik rol laguntzaile edo orientatzaile bat izatera pasa da, ikasleek rol aktiboa bereganatuz. Pauso hau bideratu duena IKT-ak ikasgelan sartzea izan da. Gaur egun, irakaslea laguntzailea izango da, ikasleen ikaskuntza prozesua bideratu eta ahalduen  neurrian irtenbideak aurkitzen lagunduko die.