Soinuen bibrazioa belarritik sartzen da eta entzunbidea zeharkatzen du. Bibrazioa tinpanora iristen denean, tinpanoak ere dar-dar egiten du. Tinpanoaren mugimendua hezurtxoetara pasatu eta handik barakuilura iristen da. Barakuiluak informazio hori hartu eta burmuinera bidaltzen du.