GAZTAINONDOA  

                hasier.jpg (32778 bytes)   Ni Hasier naiz eta nik gaztainondoaren ezaugarriak kontatuko dizkizuet. Argazki honetan gaztainondoaren adar batekin ikusten nauzue.

        "GAZTAINONDO" -ak, Castanea sativa, Fagazeoen familiako zuhaitzak dira; beraz, haritzekin eta pagoekin ahaideturik daude, hosto erorkorrak dituzten zuhaitz haundiekin, alegia.

         Gaztainondoak jatorriz Ipar Afrikakoak, Asia Txikikoak eta Hego Europakoak dira, lurralde horietatik Europa osora Ipar hemisferioko bertze leku batzuetara hedatu direlarik.

         Egoera naturalean gaztainondoak 30 m. taraino erraz irits litezkeen tamaina haundiko zuhaitzak dira, adaburu zabal eta erregular bat dutela. Halere, latitude hauetan aurkitzen diren  gaztainondo gehienek tamaina bereizgarria eta askoz ere goiera txikiagoak izaten dute. Enbor lodi bat dute, sarritan tximista edo zahartzaro hutsarengatik irekia eta erauzia egoten dena; bigarren mailako adar  ugarik goitik ateratzen direnak, 4 m. baino gehiago gutxitan lortzen dute..

        Gaztainondoen kasuan, fruitu asko emango dituzten adar gazte eta sendo gehiago sortarazteko inausten dira;gaztai.jpg (19866 bytes) gaztainondoek lantza-formako hosto bereizgarriak eta eskergak izaten dituzte, ertzetan hortz hundi  oso erregularrak dituztela. Luzeran 20 zm. Zabaleran 6 zm.

         Gaztainondoak, beren ahaideak diren pagoak eta haritzak bezala, hosto eskergak dituzten zuhaitzak dira; hori horrela izanik, laino asko dagoen giro oso hezeak behar izaten dituzte, beren hostoak ihartu ez daitezen. Ederki pairatzen dituzten negu gogorrak beren hostoak erortzen zaizkienean, eta oro har lur azidoetan kokatzen dira. Ipar Euskal Herri osoan ugari aurkitzen den arren, ez dirudi jatorriz lur hauetakoak direnik, litekeena orain dela urte asko hemen sartuak izatea beren fruituak probetxatu ahal izateko.Erromatarrak agian izan ziren. Hauek ziren berehala desagertarazi zituzten pago batzuk eta haritzak nagusitzen ziren alderdiak. Hala ere, nahiz eta gaztainondoek sendotasun haundiak eta bizi luzea izan,bada milaka urtetako zuhaitzak suteetatik eta tximistetatik bizirik iraun lezaketenak, baita haizeak lurretik aterata gero ere, beren zurea kalitate oso onekoa da haritzarenakin eta pagoarekin batera. Beren fruituak oso estimatuak eta kotizatuak dira animali eta gizakien kontsumorako; eta nola ez, ekologi aldetik begiratuta gaztainondoek lur onak eratzen dituzten, fauna on bat gorde eta elikatzen duten eta beste zuhaitzekin ederki bizi daitezkeen zuhaitz bikainak dira. Halere, tristeena zera da: "tinta", onddo txiki bat, zuhaitz horien biziarekin oso azkar ari dela bukatzen.