HARITZA

                                              

                                              Ni Iņaki nahiz eta 10 urte ditut eta nik deskribatutako zuhaitza haritza da.
Nire gibelean ikus dezakezue. Etxalarren aunitz daude  
            
           iņaki.jpg (44794 bytes)  
Toki guztietan nagusitzen diren  zuhaitz mota bat da. Gure herrian harizti aunitz daude toki aproposa delako.

     Giroa zenbat eta hezeagoa izan, orduan  zuhaitz haundiagoak(aritz haundiagoak preziatuagoak dira) izaten dira. Zeren eta zuhaitz altuagoak gero eta hosto haundiaagoak izateko aukera dute.
              Bere enborra beti izaten da lodia eta askotan okerra. Bere azala lodia izaten da eta horregatik babestua egoten da.Hosto erorkorrak dituzte.

     Maiatza aldera loreak ateratzen dira. Ernaldu ondoren fruitua ateratzen da, ezkurra alegia. Animali askok oso estimatuak dituzte eta basurdeen, urtxintxen ,arratoien eta animali belarjalen aunitzen eta marraskarien oinarrizko janaria dira.

    Etxalarren haritz aunitz daudenez ardiek neguan belarra jan beharrean,haritz2.jpg (67848 bytes) ezkurrak jaten dituzte; horrela ez dute beti etxera joan behar, belarra jatera, ezkurrekin berendu ederra egiten dutelako.


            Kalitate oneko egurra dute haritzek. Kalitateko zurgindegi edo eraikuntza batean oso estimatua izaten da egur hau.  
             Haritzaren egurrak oso ondo jasaten du ura eta aunitzetan txalupak egiteko erabiltzen dira. , gaur "Las Bardenas"lehen harizti handia zela erraten da."La Armada Invencible"rako erabili ziren itsasontziak egiteko moztu ziren eta ez zuten berriro landatu.