INTXAURRONDOA 

           miren.jpg (35844 bytes) Ni Miren naiz eta nere atzean ikusten duzuen zuhaitz hori Intxaurrondoa da.
            Intxaurrondoak Juglandazeoen familiakoak dira. Batez ere beren fruituengatik ezagutzen dira, denok ezagutzen ditugun intxaurrak alegia, eta baita bere hostoengatik ere.
            Intxaurrondoek hosto handi konposatuak dituzte, Intxaurrondo arruntaren, kasuan 3tik 9ra folio dituztela.
            EZAUGARRI EKOLOGIKOAK ETA BEREN PROBETXAMENDUA
           Intxaurrondo arrunta, jatorriz Asia Erdiko eta Persiakoa dena, haziera azkarreko zuhaitza da, eta bere hosto erorkorrek izozteak ondo jasaten dituzte eta lurrari dagokionean gutxi behar izaten du; kutsadura ere aski ondo jasaten du, eta horregatik oparo hedatuta dago herri askotan eta herrialde osoko bide ertzetan.
            Intxaurrondo Amerikarrari dagokionez, berriz, bere izenak adierazten duen bazala jatorriz Amerikarra da; honek askoz ere gehiago eskatzen du, lur onak eta batik bat tenperatura boroak behar izaten ditu. Intxaurrondo arrunta baino askoz ere astiroago hazten da eta bere fruituak ez dira hain estimatuak; hori bide dela, loredi batzuetan besterik ez da agertzen.
            Intxaurrondo arruntak batez ere bere fruituengatik landatzen dira, zeren eta geroz eta estimatuagoak dira eta erabilera ezberdinak dituzte.
            Fruitu hauek osatzen ari direnean, San Juanak aldera, berdeak eta zuriak agertzen dira eta ukitzean eskuak belzten dituzten tanu kantitate haundiak edukitzenintx.jpg (35240 bytes) dituzte. Egoera horretan tintagaiak egiten direlarik.
            Helduak direnean estalki berdea erori egiten zaie eta hazia agertzen da, intxaurra alegia, lehortzen utzi eta gero jaten direlarik.
            Intxaurrondoaren zura balio handikoa da zurgindegietan, asmo hauetarako batez ere intxaurrondo Amerikarrarena erabiltzen bada ere.