LIZARRA

            jone.jpg (33545 bytes) Ni Jone naiz eta hamar urte ditut. Mendira atera ginenean  argazki hori atera zidaten. 
    Nire atzean ikusten dituzuen zuhaitzak Lizarrak dira .Aunitz dira gure herrian daudenak.
    Lizarrak Oliazeoen familiako arbolak dira. Erraz ezagutzen diralizar.jpg (42489 bytes) Lizarrak foliolo luzeak eta gehienetan hortzakatuak dituzten hosto komposatuak  izateagatik.
Lizarraren hostoak,  gehienetan, abeltzaintzarako balio dute, baita apaintzeko.Toki batzuetan lizarraren  adarrak mozten dira aberei emateko. Askotan lorategietan apaingarri gisa jartzen dira. Inaustu gabeko arbolak altuagoak izaten dira.

Ezaugarri ekologikoak eta beren banaketa

     Lizarrek hosto haundiak dituztenez gero, ur kantitate haundiak lurruntzen dituzte; hori dela eta, giro hezeak eta lur  freskoak eta hezeak behar izaten dituzte. Beren hosto erorkorrek ere neguko gogortasunak jasateko aukera ematen diete.
        
Beren fruitu hegaldunak haizeak eta urak eramaten ditu hesi, bide ertz, zapalda errenka  ertz,arroil eta adarrekin topo egin arte.

    Lizar arrunta, "fraxinus excelsior" izozteak hobekien paraitzen dituena da, eta horregatik bera da Euskal Herri osoan gehien banatua dagoena, nola forma naturalean hala loredirtan, bide ertzetan eta belardietan.


Itzuli

Jone BIZENTE