PAGOA:
"Fagus sylvatica"

     Ni Andrea naiz eta niere gibeleko arbola pagoa da.   Ni Andrea naiz eta nere atzean ikusten duzuen zuhaitz hori Pagoa da.
        Pagoa, Fagus sylvatica, Fagazeoen familiari dagokion zuhaitza da, bere barruan basogintzako espezie garrantzitsuak sartzen direlarik, esaterako haritzak, zumelak, arteak, gatainondoak e.a....
        Batez ere bere tamaina haundiagatik ezagutzen da, bada 30, 40 m.tatik gorako goiera hartzen du.
Enbor  lodia du, lautadetako baso itxietan 20m. baino goragoko goiera har lezakeena edo metro batetara edo bira besterik iristen ez dena haizeak asko joten duen mendiko areatan.
        Bere azala leuna eta griska da, horrek bere ahaideak diren haritzen aldean argi eta garbi ezberdintzen duelarik; eta bere hostoak obalatuak dira, ertzak ziliodunak eta erorkorrak dituztela.
        Maiatzaren hasieran , loreak azaltzen dira sail  txiki esferiko eta zintilikarietan.Hau da pagoaren fruitua
       Lore  hauek  oso igarokorrak dira, eta ernaldu ondoren berehala desagertzen dira. Ernaldu ondoren umotu egingo dira eta fruituei bide emango diete, pagaziei hain zuzen ere. Hauek gaztainak txiki marroiak dira, eta umotasunean lau kuskuetan irekitzen den arantzazko kapsula baten barruan gorderik egoten dira.
        Fruitu hauek oparo ematen dituzte zenbait urtetan eta horregatik aldizkako espeziea erraten da.
Hauek basoko animalia askori jaten ematen diete.

   
EZAUGARRI EKOLOGIKOAK ETA BEREN BANAKETA
  
     Pagoen hostoek ur kantitate handiak lurruntzen ditu eta horregatik hezetasun handiko tokiak behar izaten du.
        Zuhaitz kaduzifolia denez gero ezin hobeki pairatzen ditu izozteak;astiro hazten dira. Oso sentikorra da, kutsadura atmosferikoarekiko. Ezin da behar den bezala erabili herri edo hirietako loredietan.
        Oso hedatua dago Euskal Herriko erdialde eta goialde guztian. Antzinean hedatuena zegoen zuhaitza zen, Euskal Herriko alde gehienetan agertzen zelarik, baina gaur egun baso handiak bertzerik ez ditu osatzen Nafarroako erdi Iparraldean ;aipagai bezala Iratiko basoa.


Itzuli

Andrea Elizalde /Miren Vicente