ALERTZEA

                     Ni Gorka naiz eta nere atzean dagoen arbola alertzea da    Ni Gorka naiz hamar urte ditut eta nik alertzearen deskribapena azalduko dizuet.Aunitz dira gure herrian aurkitzen ahal direnak.

         Alertzea "alerce" Larix  udazkenean eta neguan zuritutako eta hostorik gabeko adarrak izateagatik bereizgarriak diren koniferoak dira, zeren eta hosto erorkorrekin gelditzen diren gutxietakoak bait dira; udazkenean kolore marroi gorrizka eta hori ederrak hartzen dituzte, harik eta negua igarotzeko hostoak erabat erortzen diren arte.

        Udaberrian eta udan zedroen itxura izaten duten zuhaitzak dira, orratz-formako hosto bigunak dituztela. Euskal Herrian bi alertze mota aurkitzen ditugu,"Alertze Eueropearra", Laris decidua, jatorriz Alpeetakoa dena, hosto hestuduna, azpialdean marka zuririk gabe; eta "Alertze Japoniarra", L. kaempferi; honek aurrekoak baino hosto zabalagoak ditu, azpialdean bi zerrenda zuri dituela, jatorriz japoniakoa da eta oihaneztapenetan sarriago da.

        Alertzeak bereziki mendian izaten diren zuhaitzak dira; beren hosto erorkorrei esker ondo jasaten dituzte izozteak, eta hezetasun asko behar izaten dute, azkar hazten da.

       Alertzeen hostoak neurri handi batean bigunak dira eta humifikatzen errazak; hori horrela izanik, oihaneztapenetan erresultadu ona ematen dute. Bere zurea kalitate gutxikoa da, eta paperfabriketarako erabili ohi da.