URRITZA
Corylus  avellana

Ni Egotiz naiz eta nere gibeleko arbola urritza da

    Ni Egoitz naiz 11 urtekako mutil bat eta urritza zuhaitza nolakoa den erranen dizuet.
     Urritza beren fruituengatik, urrengatik alegia, ezagutzen dira. Ez dira hagitz altuak zuhaiskak dira eta fagazeoen familiari dagozkio pago, haritz, gaztainondo eta bertze batzuekin batera.
    Hosto orbikularrak eta bihotz-formakoak izaten dituzte, ertzak oso zarratuak eta muturrean puntaluzeak dituzte; badaude espezimen aunitz.
   Hosto iledunak dituzte eta leunak dira, nerbioak ondo markatuak dituzte.Hosto erorkorrak  dira  eta oso goiz loratzen  direla erraten da; otsaila bukaera aldera.                                                            

             Ezaugarri ekologikoak eta beren banaketa

    Urritzek hosto erorkor handiak dituztenez gero kondizio freskoak eta hezeak behar izaten dituzte; aunitz aurkitzen dira Euskal Herri osoan harizti, pagadi edo toki hezeak dauden alderdi guztietan.

     Urritzen fruituak haritzen antzekoak dira eta pago, gaztainondo, arte, e.a. bezalako fagazeoen ezugarri berdinak dituzte;  estaldura gogor bat dute eta jangarria dena bere barruan. Azal horrek negu luzeak irauteko aukera ematen die.         Urte  batzuetan lurperatuta edo erdilurperatuta egoteko aukera die kondizio onak aurkitu arte. urra fruituaGainera beren forma borobilak biraka erraztasunez joateko aukera ematen die,  erreka, hesi, ibarbide, e.a. bezalako barrera natural edo artifizialetarino iritsi arte... leku hauetan aurkitzen ditugu.                                                                                                    
     Euskal herrian ugari izaten dira batez ere larre-toki ertzetan. Etxaldeak banatzeko erabiltzen dira non benetako hesi naturalak sortzen dituzte    beren fruitu jangarriak aprobetxatzen ditugun bitartean.     
        Egur gogorra dute, tailatzeko eta zurgindegietan oso estimatua da.