Boletina adierazteko beste modu bat bezala aurkezten zaigu gure eskuartera. Bertan irratiko langileek bere iritzi eta artikuluak idazten dituzte, ekologia, askatasuna, herria.. eta beste mila gai jorratuz. Modu honetan jendearengana heltzeko beste bide bat dela kontutan izan beharra dago, irratiaz gain entzule direnekin eta oraindik ez direnekin kontaktua mantentzeko modu egoki bat.