AUTOORGANIZATUA Irola Irratiak, batzar edo asanblada baten bitartez funtzionatzen du, eta berau da erabakiak hartzen diren organu bakarra. Larunbatero elkartzen dira arratsaldeko seietan Irala Lokaletako dokumentazio zentruan. Bertan, emisioko pertsona guztiak hartu dezakete parte hartzen diren erabaki guztietan. Inork ezin du erabakirik hartu biltzarrean aurrez eztabaidatu aurretik. Biltzar batean hartutako erabakia soilik beste biltzar batean alda daitezke, hemendik kanpo ezin baita ezer aldatu. Ondorioz, irrati barneko gauza guztiak eztabaidagarriak dira, eta aldatzeko modua ere badago. Autoorganizatuak dira, edozein momentutan irratirako egokiak diren erabakiak hartzen dituztelako eta erabaki horiek beraiek hartuak direla kontuan izan behar da, ez daude beste talde batzuekin influentziatuak , eta ondorioz horrek irratirako onurak aurkitzea dakar, eta ez beste talde batena.