50. eta 60. hamarkadetan irratiak bere urrezko aroa bizi izan zuen. Nobelak, antzerkiak, lehiaketak eta gaueko saio entretenigarriak ziren garai honetako zutabeak. Baina telebista bezalako asmakizun baten ondorioz, irratiaren arrakasta jaitsiz joango da; telebistak, gauza guzti horiek eskaintzeaz batera, irudiarekin jolastuko duelako.