Gure eskolan musikari asko dago eta azken egun hauetan ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi nahi izan digute.
Lehenengo bideoan, Naia agertuko da klarinetea jotzen eta bigarrenean Yeray, saxofoia jotzen.
Oso musika-tresna desberdinak dira, baina biak haize-zurezko musika tresnak dira.
Zergaitik haize-zurezkoak?
Erreza, beren jatorrian edo egun, zurez eginak direlako.
Konturatuko zineten bezala, musika-tresna hauetan, mihiaren bitartez edo zulo batetik putz eginez mugiarazten da aire-zutabea eta sortzen da soinua.
Saxofoia, talde honetan sartzen da, zurez egina ez dagoen arren, klarineteak bezala, ahokoan kainabera bat duelako.
Oso kontzertu politak izan dira, disfruta itzazue.
Azken bideo honetan Zeltia ikusi ahal izango duzue gelako teklatua jotzen.
Dakizuen bezala, teklatua pianoaren antzeko musika tresna bat da, baina elektrikoa. Pianoa gezurra dirudien arren perkusio musika-tresna da, bere barruan, tekla bakoitza sakatzen dugunean mailutxo batek tekla horiek eusten dituzten sokak kolpatzen dituztelako.
Hau ulertzeko, piano bat barrutik ikustea da hoberena, beraz, hemen sakatu. Inoiz ez baduzue pianorik barrutik ikusi orain duzue aukera

Hemen duzue Aitor gelako teklatua jotzen.
Eskerrik asko Aitor eskeini diguzun kontzertu polit honengatik!
Erantzunak desaktibatuta daude ikastetxeko musikariak: 4. D1 sarreran