ELKARRRIZKETA Xabier, bertan lan egiten duen zumaiar langile bati eginiko galdeketa 1. Zer da zuretzat Irola Irratia? Momento honetan astero lagunekin elkartu eta gustora egoteko espazio bat 2. Komisio barruan al zaude? Bai, komisio barruan nago sartua ikusten baitut modu honetako proiektuak aurre eramateko modu egokia dela. 3. Zeintzuk dira zure betebeharrak komisioan? Irratian, sei euroko kuota ordaindu eta lokala txukun mantentzea. Programa ez bada egiten ez da ezer gertatzen, Irratí libre baten funtzionamendua dauka. 4. Zer iruditzen zaizu komisioaren ideia, alegia, lan banaketa egitea etab. Ona, berdintaunezkoa delako, denon arteko elkarlenana egiten da;garbiketa... 5.Zein da eskuartean duzun programa? Kikunbera, ikasle pisu batean girotutako irratsaio bat. 6.Zenbatek hartzen duzue parte? Lau pertsonek ikasle pisuko paperak jokatzen ditugu eta bat mahaian egoten da tekniko lana egiten. 7. Ze etorkizun ikusten diozu irrati libreei? Ona, zeren eta azken aldiko joera geroz eta programa libre gehiago egotea da. Lagunekin elkartu, musikaz gozatu...azken finean komunikazio ekintza aske eta gaztea sortzea telebistaren egunerokotasunarekin apurtuz.