BILTZARREKO BANAKETA Finantziazioa: Oinarrizko lana diru laguntzak aurkitzea da. Gaur egun taldean onartzen da bete behar hau. Hau da, partaide bakoitzak jartzen duela bere aldetik. Ekonomia: Kontuak eman, justifikatu edo aholkuak ematea honen inguruan. Kolektiboekin erlazioak: Kanpo korrespondentzia guztia eramatean datza, ahal den bide guztietatik. Artxiboa: Irratira heltzen den informazio guztia gordetzean eta ordenatzea, edozein momentutan kontsultatu ahal izateko. Bestalde komunikatuak eta abar. Prest jarriko dituzte irratian emititzeko. Fonoteka: Duten soinu material guztia kontrolatu, klasifikatu eta ahal den neurrian handitzea. Baita taldeen biografiak eskuratzea ere. Teknika eta kalteak: Irrati lekua eta aparagailuak mantentzen ditu. Aparagailuak konpontzea ahalik eta denbora laburrenean. Propaganda: Jendeak ezagutaraztea irratia eta honen aktibitate guztiez. Horretarako kartelak, triptikoak, pegatinak... etab. Diseinatzen dira. Banaketa: Editatutako materiala saltzen jarri eta salmenta hauen banaketa ematea. Garbiketa: Irratiko garbiketa eraman, material egokia erabiliz, lista bat egin eta aurreikusi egin beharrekoak. Etxepekoekin erlazioa: Etxepeko bileretara joan eta behar den dirua jarri... Programazioa: Programazioa barietate eta konprimitu bat izatea da beren lana. Programak emititzea, programako aktitude eta hizkera egokiak izatea, egutegia moduko bat egitea. Baita programa berrien gidoia emateaz ere. Aldizkaria: Idatzizko hedabide bat sortzea, eta bertan irratiko edozeinek bere iritzia jar dezake.