1986an auzoko batzarrak Irala auzoan mugimendu popular sakonago bat lortzeko hedabide bat sortzea erabakitzen du. Momentu horietan Bilbo hirian Irrati ezberdin asko dago.Beraz jende gaztea erakartzeko Irrati libre bat sortzea apustu egiten da, ideia berriak auzora ekartzeko. Hasieran 12 pertsonek hartu zuten parte lehen 6 hilabetetan. Gainera irratiko potentzia 10Wkoa besterik ez zen, gaur egun aldiz 40Wkoa da, lehen eskuko makina egokia bat. Modulu psikosozial moduko lokal bat hartu zen; insonorizatua, kristalera jarri zen. Hasera bateko izena Irola Irala Irratia ( Radio Water Irala) zen, eta izen honen nondik norakoa zera da, irratiaren kokalekua Irala auzoan dagoela. Gaur egun aldiz, Irola Irratia da, ez baitira auzoko irrati soil bat kontsideratzen. Gaur egun irratia honako lekuetara heltzen da: Bilbo (leku batzuetan ezik) eta Barakaldo, Astrabudua, Basauri, Repelega... Dirua: pegatinak, kupoi...bidez lortu zen, antena egun haizetsu batean jarri zen. Diru kopuru nahikoa bildu zenean Rekaldeko Eureka irratiari ekipoa erosi zitzaionean.